Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra betez, datu hauek ematen dira ondoren: web domeinuaren enpresa titularra Euskadiko Elikaduraren Clusterra da (hemendik aurrera Clusterra), eta ondore hauetarako helbidea Ibaizabal bidea, 101 L111 eraikina, 48170 Zamudio (Bizkaia) du, IFK G01456136, Euskadiko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan 3/09 zenbakiarekin inskribatutakoa. Webgunearen harremanetarako helbide elektronikoa: cluster@clusteralimentacion.com.
Clusterraren atari horretara sartzeak edo erabiltzeak, sarbide edo/eta erabilera horretatik hemen adierazten diren Erabilerarako Baldintza Orokorrak onartzen dituen ERABILTZAILE izaera ematen du. Aipatutako Baldintzak aplikagarri izango dira beti, ezinbestean bete behar izan daitezkeen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak bat edo beste izanda ere.
www.clusteralimentacion.com webguneak informazio, zerbitzu, programa edo datu askotarako (hemendik aurrera “edukiak”) sarbidea ematen du Interneten, Clusterrarenak edo bere lizentzia emaileenak, eta ERABILTZAILEA horietara sar daiteke. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabilerari buruzko ardura. Ardura hori, zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora ere hedatzen da.
Erregistro horretan ERABILTZAILEA egiazko eta legezko informazioa ematearen arduradun izango da. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI, bera arduradun izango den pasahitza eman ahal izango zaio, eta horren erabilera arduratsua eta konfidentziala egiteko konpromisoa hartuko du.
ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du, elikaduraren clusterrak bere ataritik eta izaera enuntziatiboan baina ez limitatiboan eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen (adibidez, txat zerbitzuak, eztabaida foroak edo albiste taldeak) erabilera egokia egiteko, honetarako ez erabiltzeko: (i) legez kanpo, fede onaren eta ordena publikoaren kontra aritzeko; (ii) izaera arrazista, xenofoboa, pornografiko-legez kanpokoa, terrorismoa goraipatzekoa edo giza eskubideen kontrakoa duten edukiak edo propaganda zabaltzeko; (iii) elikaduraren clusterraren, haren hornitzaileen edo beste batzuen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko; (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen eta bertako mezuak manipulatzen ahalegintzeko eta, hala denean, erabiltzeko. Elikaduraren clusterrak pertsonaren duintasunaren errespetua zapaltzen duten aipamen eta ekarpen guztiak, xenofoboak, arrazistak, gazteen edo haurren, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrakoak edo, bere iritziz, argitaratzeko egoki ez direnak kentzeko eskubidea izango du. Edonola ere, Clusterra ez da izango bere erabiltzaileek beste foro, txat edo parte hartzeko bestelako bide batzuetan ematen dituzten iritzien arduraduna.
Clusterrak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakoitzean indarrean dagoen gainerako araudi guztien jarraibideak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalak era egokian erabiltzen eta lantzen direla bermatuko du. Horretarako, izaera pertsonaleko datuak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, erabiltzaileak Elikaduraren Clusterrari eskatu ahal dizkion zerbitzuetan, kasu bakoitzean bere datuen tratamendurako baldintza partikularren berri emango zaio erabiltzaileari, horiek onesteko eskatuz, eta sortutako fitxategiaren erantzukizunari, arduradunaren helbideari, datuetara sartzeko, aldatzeko, baliogabetzeko edo aurka agertzeko duen eskubideari, tratamenduaren helburuari eta, hala denean, datuak beste batzuei jakinarazteari buruzko informazioa emango zaio.
Halaber, Clusterrak jakinarazten du Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela, eta baimena eskatuko dio bere helbide elektronikoa merkataritza helburuetarako erabiltzeko une bakoitzean.
Clusterra da, berez edo lagatzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektual eta industrial eskubide guztien titularra, eta baita bertan dauden elementuena ere (aipamen gisa, irudiak, soinua, audioa, bideoa, sofwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore, estruktura eta diseinu konbinazioak, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailuko programak, etab.), horien titulartasuna Clusterrarena edo haren lizentzia emaileena bada.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa kontuan izanda, berariaz debekatuta daude webgune honetako eduki guztien edo parte baten erreprodukzioa, banaketa eta jakinarazpen publikoa, esku jartzearen modalitatea barne, merkataritza helburuekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikotan, Clusterraren baimenik gabe. ERABILTZAILEAK Clusterra titular den Jabetza Intelektual eta Industrial eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, eta baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta, bere erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez badira. ERABILTZAILEAK ezin izango du Clusterraren webgunean instalatuta egon daitekeen edozein babes gailu edo segurtasun sistema kendu, aldatu, baztertu edo manipulatu.
Clusterra ez da inoiz, hauek eragin ditzaketen kalteen erantzule izango: edukietan egon daitezkeen akatsak edo gabeziak; atariaren erabilgarritasun falta; edo birusen edo programa kaltegarrien transmisioa edukien bitartez, horiek guztiak saihesteko hartu beharreko neurri teknologiko guztiak hartuko dituen arren.
Clusterrak egoki irizten dizkion aldaketak egin ahal izango ditu bere atarian, aurretik horren berri eman behar gabe, haren bitartez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak eta horiek atarian aurkeztuta edo lekututa agertzen diren era alda, kendu edo gehi ditzake.
www.clusteralimentacion.com webgunean Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperbinkuluak jartzen badira, Clusterrak ez du leku eta eduki horiei buruzko inolako kontrolik izango. Clusterrak ez du inoiz inolako erantzukizunik izango berea ez den webgune bati dagokion estekan dauden edukiak direla eta, eta ez du aipatutako Interneteko esteka edo hiperbinkulu horietan dagoen ezein materialaren edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, egiazkotasuna, hedapena, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna bermatuko. Halaber, kanpoko esteka horiek sartu izanak ez du inolako elkartze, fusio edo partaidetzarik inplikatuko loturiko erakundeekin.
Clusterrak atarira edo/eta eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzeko edo baztertzeko eskubidea gordetzen du, aurretik adierazi behar gabe, berak edo besteren batek aginduta, Erabilerarako Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.
Clusterrak baldintza hauen ez betetzearen jazarpena egingo du, eta baita bere atariaren edozein erabilera desegokirena ere, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliz.
Clusterrak, edozein unetan, hemen adierazten diren baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta horiek behar bezala argitaratuko dira, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintza horien indarraldia erakustaldiaren araberakoa izango da, eta beraien ordez beste batzuk behar bezala argitaratu arte egongo dira indarrean.
Clusterraren eta ERABILTZAILEAREN arteko erlazioa indarrean dagoen Espainiako arautegiak zuzenduko du, eta edozein desadostasun Bilboko hiriko epaitegien eta auzitegien mende jarriko da.