• ES
  • EU
  • EN
Logo Cluster
  • ES
  • EU
  • EN
login
  • clusterra
  • bazkideak
  • sektorea
  • agenda
  • argitalpenak
  • berriak
  • harremanetarako
clusterra
  1. Home
  2. clusterra
  3. Aurkezpena

Clusterra

  • Aurkezpena
  • Xedea eta ikuspegia
  • Erronkak eta helburuak
  • Balio proposamena
  • Proiektuak
  • Antolakuntza

aurkezpena

El Cluster - Presentación
 

Euskadiko Elikaduraren Clusterraren lehen etapa amaitu ondoren, eta gure 2012-2015 Plan Estrategikoaren amaierarekin bat etorriz, etenaldia egin dugu gure bidean, orain arte lortutakoaren balantzea egiteko, antolakuntzan ordena jartzeko eta gure 2016-2019 Plan Estrategikoaren erronkei aurre egin ahal izateko beharrezkoa izango den indarra hartzeko.

Ahalegina egin dugu Plan Estrategikoa egiteko prozesu honek ahalik eta partaidetza handiena izan zezan, eta sektorearen heterogeneotasuna eta balio katea hor dauden arren, bazkideen sentsibilitate eta behar guztiak identifikatu ahal izan ditugu eta horietara egokitutako zerbitzu kartera diseinatu ahal izan dugu.

Clusterra gaztea den arren, ibilbide luzea egin du azken urteetan, bere esfortzuak bazkide berriak eskuratzean, konfiantzazko ingurunea sortzean, lankidetza bultzatzean eta Sareak Indartzen proiektuaren bitartez bazkideen artean sinergiak identifikatzean zentratuz.

Hala ere, ezin gara hor gelditu eta datozen urteak ziklo aldaketa gisa agertzen zaizkigu. Epealdi horretako erronka nagusia, Elikaduraren Clusterraren etorkizuneko proiektua sendotzea izango da, sektorearen ordezkaritza handituz eta bazkideentzako balio handia izango duten ekimenak bultzatuz, aukerak proiektu ukigarri bilakatuz.

Horrela, balio kate osoa ordezkatuko duen eta sektorearen lehiakortasuna handitzea bultzatu eta lurraldean lider diren sektore ekonomikoen artean jarriko duen Euskadiko Elikaduraren sektoreko funtsezko agente bilakatu nahi dugu.

Horrek esan nahi du Clusterraren xede nagusia elikaduraren sektoreko euskal enpresen lehiakortasuna handitzea izango dela, lankidetza eta balio handiko konpartitutako proiektuen garapena dinamizatuko eta bultzatuko dituzten topaketa eta harreman guneak bideratuz eta horien eta beste eragile batzuen arteko elkarrekintza bultzatuz.

Aurrean ditugun erronkak asko dira, eta ardatz garrantzitsuenetakoak ordezkaritza zabaltzea, finantza autonomia handiagoa lortzea edo bazkideei balioa ematea izango dira.

Erronka horiei aurre egin ahal izateko bi Helburu Estrategiko handi markatu dira, elikaduraren sektoreko euskal enpresei laguntza ematea merkatuen garapenean eta berrikuntzan (teknologikoan eta ez teknologikoan) eta Clusterraren garapena eta finkapena bultzatzea. Helburu horiek, aldi berean, 10 Ildo Estrategikotan zehazten dira, bakoitza bere ekintzekin eta adierazleekin.

Prozesu horretan guztian, bazkide diren erakundeak osatzen dituzten pertsonak eta taldeak izan behar dira Cluster gisa izan behar dugun hazkundearen ardatza, eta, hori dela eta, arreta berezia jarri behar dugu horien garapenean.

Egin zaitez bazkide
Ezagutu itzazu Euskadiko Elikaduraren Clusterreko kide izatearen abantailak
Egin zaitez
Bazkide
Egin zaitez bazkide!

Egin zaitez
Bazkide

Ezagutu itzazu Euskadiko Elikaduraren Clusterreko kide izatearen abantailak

Clusterraren
laguntzaileak
  • Laboral Kutxa
  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kideak ...
  • Innobasque
  • Food and Health Network
  • European Cluster Collaboration
Logo Cluster
web mapa | lege oharra
harremanetarako

Polígono Parque Tecnológico.
Laida Bidea, 214.
48170 zamudio, bizkaia
cluster@clusteralimentacion.com
94 431 88 70
jarrai gaitzazu
Boletinak

Eman izena gure buletinetan sektoreko azken berriak jasotzeko.