Negozioak egitea Frantzian

Otsailaren 16an Frantziar merkatuariburuzko Jardunaldi bat ospatuko da.

Negozioak egitea Frantzian

Frantzia da nazioarteko merkatu nagusia euskal enpresentzat. Merkataritza-trukeak zifra altu eta egonkorretan mantentzen dira. Azken 5 urteotan Euskaditik Frantziarako esportazioak 3.500 milioi euro ingurukoak izan dira, Euskadiko esportazio guztien . Epe berean, Frantziarekiko merkataritza-balantzak ia 2.000 milioi euroko saldo positiboa izan du Euskadirentzat, eta 1.500dik gora euskal enpresak saltzen dituzte beren produktuak Frantzian urtero.
 
Ikusirik atzerriko enpresek gero eta langile gehiago bidaltzen dituztela Frantziara, Frantziako Administrazioak berebiziko kontua jartzen du segurtatzeko baldintza aplikagarri guztiak betetzen direla langileak Estatu batetik bestera mugitzean.SPRIk eta Espainia eta Frantziako Merkataritza eta Industria Ganberak antolatutako jardunaldi honetan gai hori jorratuko da,  Frantzian aldi batez lan egin nahi duten enpresen arriskuak minimizatzeko.
 
Orobat aztertuko dira Frantzian sare komertzialak sortzeko dauden formulak, arreta berezia jarriz agente komertzialaren figuran. Merkatuan sartzeko formula hori oso onuragarria izan daiteke enpresarentzat, baina horretarako, arreta berezia jarri behar zaio agentearen hautaketari, kontratazioari, eta berarekiko harremanaren kudeaketari.