Horeca

Horeca

Gaur egun Euskadik ostatu hartzearekin erlazionatutako 1.054 establezimendu eta ostalaritzarekin erlazionatutako 13.034 establezimendu ditu. Azken urteetan ostatu hartzearekin erlazionatutako establezimenduen kopuruak gora egin duen bitartean (+ 2008tik), ostalaritzarekin erlazionatutako establezimenduetan %8ko beherako joera hautematen da.

Tipologiari dagokionez, hazkunde nagusiak ekitaldietarako prestaturiko janarien hornikuntzarako establezimenduetan hauteman da (+%21,3), eta baita turismorako ostatuetan eta epealdi laburreko beste ostatu batzuetan ere (+,8).

Azpimarratzekoa da taldeei zuzendutako ostalaritzan soilik aritzen diren 14 operadore daudela. Operadore horiek 11.000 pertsona baino gehiagori eman diete enplegua 2015ean, eta beraien fakturazioa 220 milioi euro ingurukoa izan da, egunean 268.000 jatordu emanez.

Orokorrean, Horeca Kanaleko establezimenduak dira elikagaien eta edarien etxetik kanpoko kontsumoaren iturri nagusietakoa, azken urteetan, ekonomiaren atzeraldiaren ondorioz, Euskadin eta gainerako Autonomia Erkidegoetan beherako joera erakutsi duen arren. Horrela, familiek murriztu egin dituzte beharrezkoak ez diren gastuak, etxetik kanpo jatea, adibidez, eta aurrezpenerako joerak gora egin du.

erlazionatutako dokumentuak