Elikagaien industria

Elikagaien industria

Elikagaien eta Edarien industriak sei azpi-sektore nagusi ditu: Haragi industria, Arrantza Eraldaketa Industria, Esneki Industria, Ogia eta Errotaritza, Edariak eta Elikadurako beste industria batzuk. Azken horrek, beraien ordezkaritza mugatua dela eta azpi-sektore bakarrean biltzen diren zenbait jarduera ditu, eta horien artean azpimarratzekoak dira Frutak eta Ortuariak, Aurretik prestaturiko platerak, Pentsuak eta Txokolatea eta Kafea.

Gaur egun, Elikagaien eta Edarien Industriak (EEI-IAB) dinamizazio lan garrantzitsua egiten du lehen sektorean, eta elkarren arteko mendekotasun handia dago bi sektoreen artean. Bere ezaugarri nagusien artean kalitate handiko produktuak egiteko eta bere ekoizpen prozesuetan teknologia eta berrikuntza sartzeko gaitasuna daude.

Elikagaien eta Edarien Industriak Euskadiko Balio Erantsi Gordinari (BEG-VAB) egiten dion ekarpenak bilakaera positiboa izan du azken urteetan, ekonomiaren atzeraldiaren hasieran zeuden mailak gainditu arte, baina 2000. urtean erregistratu zen bolumenera heldu gabe. Zehatzago esanez, esku artean ditugun azken datuek erakusten dutenez, Elikagaien eta Edarien Industriak Euskadiko BEG-VABen %1,52 hartzen du.

Euskal industriari orokorrean dagokionez, Elikagaien eta Edarien Industria Euskadiko industriako laugarren azpi-sektore gisa agertzen zaigu, Balio Erantsi Gordinaren %6,84ko ekarpena eginez (esku artean ditugun azken datuak, 2013. urteari dagozkionak), 2008an erregistratutako ekarpena baino %22 gehiago.

Euskadiko Elikagaien eta Edarien Industriaren azpi-sektoreen artean, azpimarragarriak dira Edarien eta Ogi eta Errotaritzaren ekarpenak, euskal industriaren BEG-VABaren %2,4 eta %1,5 hartzen baitute, hurrenez hurren. Horiekin alderatuz, ekarpen txikiena haragi industriak egiten duela adierazi behar da (%0,3, 2013an).

erlazionatutako dokumentuak