Banaketa eta Komertzializazioa

Banaketa eta Komertzializazioa

Elikadurak eta edariak etxeetara eta beste establezimenduetara merkaturatzeko eta banatzeko prozesuan parte hartzen duten jarduera ekonomikoek, elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza zein espezializatu gabeko establezimenduetara (elikagaietan, edarietan eta tabakoan nagusi direnak) eta espezializatutako establezimenduetara egindako txikizkako elikagaien, edarien eta tabakoaren merkataritza hartzen dute.

Horiez gain, beste jarduera batzuk ere jasotzen dira, elikagaien, edarien eta tabakoaren merkataritzako bitartekariekin edo salmenta postuetan eta merkatu-txikietan egiten den elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritzarekin erlazionatutakoak, besteak beste.

Orokorrean, Euskadin elikagaien, edarien eta tabakoaren merkataritza eta banaketa jarduerek, 50.111 lanpostu sortzen dituzten 16.000 establezimendu baino gehiago dauzkate.

Zehatzago esanez, saltokien artean azpimarragarriak dira elikagaien, edarien eta tabakoaren establezimendu espezializatuetako txikizkako merkataritzarekin erlazionatutakoak, 7.000 establezimendu baino gehiagorekin Euskadiko establezimendu guztien %43 eta sortutako enpleguaren %26 osatzen baitute. Horien ondoren, elikagaien, edarien eta tabakoaren establezimendu ez espezializatuetako txikizkako merkataritzarekin erlazionatutakoak daude, establezimendu guztien (2.870 establezimendu 2013an) eta sortutako enplegu gehien (guztiaren %44,5) osatzen baitute.

Elikagaien eta edarien merkataritzarekin eta banaketarekin erlazionatutako Elikaduraren Clusterreko bazkide gehienak txikizkako merkataritza jardueretan aritzen dira establezimendu ez espezializatuetan, nagusitasuna izanik elikagaietan, edarietan eta tabakoan, eta baita saltokiak dituzten beste enpresa batzuk ere, supermerkatuak, hipermerkatuak eta salmentako azalera handiak, besteak beste. Zehatzago esanez, alor horretan Euskadin 1.204 enpresa daude (2011n baino %4,45 gehiago), eta kontzentrazino nagusia Bizkaian ematen da.

erlazionatutako dokumentuak