Balio katea

Balio katea

Euskadiko Elikaduraren Clusterrak, orokorrean hartuta, lehen ekoizpenetik eta eraldaketatik banaketara eta ostalaritzara, azken kontsumitzailearengana heldu arte, doazen jarduerak biltzen ditu elikaduraren sektorearen balio natural katearen barruan.

Kate horren lehiakortasuna indartu egiten da industria auxiliarrarekin (bildukiak, makineria eta ekipo ondasunak, etab.) eta laguntzako zerbitzuak eskaintzearekin erlazionatutako beste eragile batzuen presentziarekin.

Horrez gain, sektoreak harreman estua du inguruneko eragile garrantzitsuekin, eta horien artean azpimarragarriak dira Administrazio Publikoak, Eragile Zientifiko-Teknologikoak eta Administrazioaren esku dauden beste erakunde batzuk.